Together through...

Joseba Barandiaran Andueza.
2009ko apirilaren 29a
00:00
Entzun
Bob Dylanekin bizitzan elkarrekin egingo duten bidaia musikala, Dow Jones eta gainontzeko burtsa indizeek elkarrekin egiten dutena bezalakoa da. Nola soinu, hala dantza. AEBetako kontsumitzaileen konfiantza hobetu izanak, azken akordean tonu goxoagoan jarri zuen Ibex-35 (-%1,38). 2.063 milioiren salerosketa ez dago gaizki, baina txistuak ez ziren atzo falta izan: %2,14 galdu zuen BBVAk lehen hiruhilekoan, iazkoan baino %36 gutxiago irabazita; %7,16 galdu zuen Cintrak eta %6,65 Ferrovial bere nagusiak, azpiegitura handien merkatuan eskaintza handia baitago, finantzaketa geroz eta garestiagoarekin. Gamesak eta Grifolsek %4na pasa irabazi arren, %1,3na galdu zuten Santander eta Repsol-YPF blue chip-ek. Enpresek zailtasunak dituzte akziodun fidelekin bidaiak abiatzeko orduan. Ondorioak, 8.700 puntuz azpitik dabilen Ibex-35ean nabariak dira. Petrolioa 49 dolarren bueltan eta euroa 1,3 dolarretan egonkor izateak ez du, oraingoz, harmoniarik pitzatu.



Bezperako mozkin berri onei jaramon eginda, txerriki zaleek Viscofan (+%5,38) euren akzio ogitartekoetan berriz kokatzea erabaki zuten atzo. Bezperan %7 pasa galdu ondoren jakin zen bere mozkinak %33 handitu dituela Zangozako enpresak.



Puleva Biotech (+%34,15) gai da 1,7 milioiren salerosketarekin, SIBEko igoerarik handiena izateko. Txitxarro baten definizioa betetzen du: akzio gutxi free float gisa -%51 Ebro Pulevarena da-, eta, beraz, likidezia eskasa. Txerri gripearen txertoa asmatu balu gutxienez...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.