Tolosan izango dira Hego Koreako enpresario batzuk
DONOSTIA. Energia berriztagarrien eta bioteknologiaren esportazio eta inportazio arloetan dabiltzan Hego Koreako zazpi enpresaburu Gipuzkoan izango dira gaur. Lehendabizi, Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusiak hartuko ditu Foru Aldundian, eta, ondoren, Tolosako lantegi bat ikustera joango dira, Jokin Bildarratz Tolosako alkatearekin batera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu