Sindikatuak

Toña "egin beharrekoa" egiten ari dela dio Urkulluk

Angel Toña Jaurlaritzako Enplegu sailburuaren dimisioa eskatu zuten joan den astean ELAk eta LABek, "gehiengo sindikalari sabotaje egiteagatik".

Ainhoa Etxaide (LAB) eta Adolfo Muñoz (ELA), Toñaren dimisioa eskatu zuten agerraldian. MARISOL RAMIREZ / ARGAZKI PRESS
Ane Zuazubiskar Iñarra.
2016ko uztailaren 18a
14:34
Entzun

Joan den asteazkenean kaleratu zuen BERRIAk Confebaskek eragin mugatuko ituna orokortzeko asmoa duela azaleratzen duen agiria. Hurrengo egunean, ELAk eta LABek Confebasken dokumentuarekin bat datorren Jaurlaritzaren dokumentu bat aurkeztu zuten. Prentsaren aurrean egindako agerraldian Angel Toña Jaurlaritzako Enplegu sailburuaren dimisioa eskatu zuten Ainhoa Etxaidek eta Adolfo Muñozek, "agiriak jasotzen duen eduki antidemokratikoaren larritasunak" behartzen zituelako horretara.

Sindikatuek agerraldia amaitu eta gutxira aitortu zuen Jaurlaritzak lantzen ari diren zirriborro bat dela ELAk eta LABek erakutsitako agiria. Enplegu Sailak Elkarrizketa Sozialerako Mahaian parte hartzera gonbidatu zituen ELA eta LAB, gune horretan, "eguneroko lana eta dokumentuen edukia osorik jakinda", ekarpenak eta proposamen berriak egin ditzaten.

Agerraldiaren hurrengo egunean testu bat zabaldu zuen Iñigo Urkullu lehendakariak, Toña "egin beharrekoa" egiten ari dela, eta Eusko Jaurlaritzaren Enplegu sailburuek "mahai baten inguruan biltzeko prest dauden eragile sozialekin" lan egiten dutela esanez. Enplegu sailburuaren zeregina "proposamenak aurkeztea" dela ere esan zuen Urkulluk, eragile ekonomiko eta sozialek "baloratu, zuzendu edo aldatu" ditzaten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.