Enpresak

Toyota, lehena 2015eko salmenten rankingean

Japoniako auto ekoizleak 10,151.000 auto saldu ditu. Haren atzetik General Motors azaltzen da, eta hirugarren lekuan Volkswagen, eskandaluaren zamarengatik.

xabier martin
2016ko urtarrilaren 27a
12:29
Entzun

Japoniako Totoya auto konpainiak munduan gehien saltzen duen marka izatea lortu du berriro. Lau urtez segidan izan du koroa; aurten, ordea, lehen lekua galtzeko bidean zegoen Volkswagenen giharraren aurrean, harik eta Wolsburgeko etxearen eskandalua piztu zen arte. Zama horrek autoen salmentak baldintzatu ditu mundu osoan, eta ondorioa da Toyota dela berriro munduko lehen marka, 10,15 milioi auto saldu ondoren.

Japoniarrek (Toyota, Daihatsu eta Hino) %0,8 egin dute behera salmentan, baina haren aurkari zuzenak, Volskswagenek, galdu egin du urrira arte erakutsitako indarra. Bigarren lekuan General Motors azaltzen da; hainbeste eragin dio gas isuriak trukatzeko iruzurra V bikoitzaren markari. GMk 9,8 milioi auto saldu ditu 2015ean, %0,2 gehiago, eta Volkswagenek, berriz, 9,93, %2 gutxiago.

Toyotak 2011n utzi zion munduan gehien saltzen zuen marka izateari, tsunami izugarriaren eraginak tarteko. Orduan General Motorsek hartu zuen lekukoa. Baina Aichiko taldeak gihar ahaltsua erakutsi du azken urteotan, eta 2012tik 2015era munduko auto konpainia handiena izatea lortu du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.