Traktorearekin istripua izan, eta larri zauritu da
IRUÑEA. 62 urteko gizonezko bat larri zauritu zen atzo, Iruritan (Nafarroa) traktorearekin lanean ari zela. Nafarroako Gobernuak eman zuen istripuaren berri, baina ez zuen argitu zerk eragin zuen. Gizonak bi hankak eta aldaka hautsita dauzka, eta gorputzeko beste zati batzuk zaurituta. Beste langile bat arin zauritu zen atzo Igorren, gasbidearen lubakitik erorita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu