Trapagarango lantegi bateko langile bat hil da

Erredakzioa
2004ko irailaren 29a
00:00
Entzun
Pedro Luis Correa Amilibia 55 urteko behargina hil zen atzo eguerdian, Trapagarango Productos Tubulares lantegian (Bizkaia) izandako istripuaren ondorioz. Botilatze-makina bat konpontzen ari zela, aparatua gainera erori zitzaion Correari. Artean bizirik zela, behargina argiketarien taldeburua Barakaldoko San Eloy ospitalera eraman zuten, baina sartu eta gutxira hil zen, zauriak oso larriak zirelako.

Agiri baten bidez, CCOOk salatu du Correaren istripua «lantokian segurtasun neurri eskasen ondorioz» gertatu dela. Biktima sindikatu horretako kide zen, eta oso ezaguna zen, Indarra taldeko abeslaria izan baitzen.Ezbeharra gertatu eta berehala, Productos Tubulareseko langileek 24 orduko lanuztea hasi zuten, lankidearen heriotza salatzeko. CCOOk eta UGTk deituta, langileak elkartu egingo dira gaur eguerdian lantegiaren aurrealdean.



Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.