ekoNOMIA

Tren langileak greban daude Ipar Euskal Herrian

Ia tren zerbitzu guztia etenda dago. Merkantziako trenen arloan egin nahi duten berregituraketa salatzeko deitu dute greba CGT, CFDT, SUD RAIL eta UNSA sindikatuek.

2009ko urriaren 20a
12:16
Entzun
Frantzikoa merkantziako trenen arloan sailez sail egin nahi duten berregituraketa salatzeko CGT, CFDT, SUD RAIL eta UNSA sindikatuek deituta greba egiten ari dira eta ia tren zerbitzu osoa etenda dago Ipar Euskal Herrian baita Frantzia osoan ere. Atzo arratsaldeko zortzietan hasi ziren protestak eta gaur gauerdira arte iraungo dute.

Sindikatu deitzaileen arabera, merkantzia trenen berregituraketak "ingurumenean ondorio kaltegarriak izateaz gain, lurralde antolaketan eta batez ere lanpostuetan izango du eragina, izan ere, 6.000-8.000 lanpostu galduko dira". Soldata igoera, lanpostuen defentsa eta lan baldintzak hobetzea ere galdatzen dute sindikatuek.

Gaurko tren zerbitzuaren inguruko informazioa SNFC Frantziako Estatuko trenen enpresaren orrialdean kontsultatu daiteke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.