TRENGINTZA. CAFek %18 gehiago irabazi zuen iaz, hedapen handiagoari esker

2002an baino %26 gehiago saldu zuen; erdia baino gehiago Euskal Herritik eta Espainiatik at

Erredakzioa
2004ko otsailaren 25a
00:00
Entzun
CAFek 11,606 milioi euro irabazi zituen iaz, aurreko urtean baino %18 gehiago (9,838 milioi euro).

Are gehiago hasi zen Beasaingo bagoigilearen negozio kopurua, %26 hain zuzen ere. Guztira, 495,5 milioi euroko ondasunak saldu zituen CAFek.Horretatik zatirik handiena tren makinen eta bagoien salmentari dagokio 431,8 milioi euroko fakturazioa. Beste 24,48 milioi errodajearen bitartez fakturatu zituen, 8,06 milioi trenak konpontzen, 12,35 milioi trenbideen piezekin eta, azkenik, 19,47 gainontzeko negozioarekin.Zerga aurretiko irabaziak 14,3 milioi eurora heldu ziren iaz, aurreko urtean baino %15 gehiago. Zerga aurreko cash-flow ere ask emendatu zen, %13, eta 25,06 milioi eurora heldu zen. Zerga ondorengo irabaziak, berriz, 11,6 milioi eurokoa izan ziren.Azken urteotako joera sendotuta, salmentaren %54 Hego Euskal Herritik eta Espainiatik kanpo egin zuen CAFek. Europan eta Ipar eta Hego Amerikan batik-bat, eta Asian neurri txikiagoan, merkatuak zabaldu ditu CAFek azken urteotan.

AEBetako negozioa berregiturako du

Construcciones y Auxiliar de Ferrocarriles (CAF) Bilbon sortu zen 1917an, baina aspaldidanik Beasainen du lantegi nagusia. Hiru fabrika ditu orain, Beasaingoa, Irungoa eta Zaragozakoa. Hiru lantegi horiek 800.000 metro koadroko azalera dute eta 2.700 langile enplegatzen dituzte.

Zeharka, ostera, beste milaka lagun ere ari dira CAFentzat lanean, horietako asko Gipuzkoako Goierri eskualdean.Ameriketako Estatu Batuetan ere hedatu da CAF, hango legediak eraikuntza prozesuaren zati handi bat bertan egitea behartzen du eta. Bi lantegi ditu CAFek Atlantikoaren bestaldean: bata Maryland-en (Hunt Valley) eta bestea New York-en (Elmira). Gainera, trenak muntatzeko beste planta bat baliatu du, base militar izandako McClellan eremuan. Leku horretan osatu dituzte CAFek Sacramentorako egin dituen trenak. AEBetako lana amaitzear du Beasaingo konpainiak. Hurrengo asteotan entregatuko ditu Washingtongo metrorako hitzartuak dituen 96 bagoi, eta Sacramentorako 40 unitate artikulatu. Pittsburgh-erako egindako tranbiak, berriz, probatzen hasiko dira.Behin lan horiek amaituta, CAFek utzi egingo du Maryland-eko lantegia, eta Elmirakoan bilduko du AEBetan egin beharreko produkzioa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.