Trischet bizi naiz eta

Joseba Barandiaran Andueza.
2010eko apirilaren 9a
00:00
Entzun
Triste edo serio bederen bazegoen atzo EBZko buru Trichet. Euroguneak Grezian bere buruaz beste egingo ote duen galdezka kazetariak eta atsekabetua frantziarra. Interes tasak lehengoan utzi ditu. Baita finantza erakundeei egiten dizkien maileguen malgutasuna ere. Gobernuen arduragabekeria fiskalak sortzen dizkio bihotzean hainbat atsekabe. Bien bitartean, euroa beherantz eta akzio azokak halamoduz: Atenasekoa %5 pasa jaitsi zen. Erreskatearen dama maitatuagatik, zalantzak dira nagusi eta periferiako merkatuetara, geurera esaterako, kutsatzen ari da ezinegonaren zati bat. Ibex-35ek (-%1,03) ez zuen eguneko punturik apalenean itxi; eta horri AEBetako enplegu datu txarrak gehituta, bertsoa ezin baikorregia atera. Iberiaz landa (+%2,17), ia guztia gorria izan zen, 1.821 milioiren salerosketarekin. Bezperako ajearekin Gamesa (-%3,01), %2na pasako galerekin Arcelor, Popular, OHL nahiz FCC; eta %1,57 galduz Santander.



Interes tasa ofizialek behetik jarraituko dute. Espainiako Altxorrak ere 3 urterako zorra jaulki zuen atzo, eta otsailean baino %0,6 gutxiago ordaindu beharko du: %2,03, aurreko %2,66ren ordez. Kutsatzeak ere bere erritmoak izango ditu.



Repsol YPFk (-%0,74) aktibo ez estrategikoak saldu eta zorra murriztu nahi du. Horregatik saldu dio Matxitxako pareko Gaviota gas biltegia Enagasi (-%0,83), 87 milioiren truke. 16 milioi Espainiak biltegia handitzeko baimena emanez gero jasoko ditu, baina.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.