ekonomia

Troquelera del Norteko langileak enpresan itxi dira kaleratzea saihesteko

Sondikako enpresaren instalazioak hartu dituzte ehun bat langilek, eta itxialdia hasi dute handik bota ditzaten saihesteko.

2013ko maiatzaren 6a
19:33
Entzun

09:00etarako auzitegiek bidalitako ordezkariak joan dira Sondikako Troquelera del Norte enpresara, sarrailagile batekin, sarraila aldatzeko asmoz, baina langileek ez diete enpresan sartzen utzi, eta beste baterako utzi behar izan dute egitasmoa. ELAko ordezkariek Efe agentziari jakinarazi diotenez, «tentsioa» igaro ondoren «arnasa» hartu dute langileek, nahiz eta «egun gutxi barru» kaleratuko dituztela uste duten. Langileek auzitegietako ordezkariei eta Ertzaintzari jakinarazi diete 120 langilek beren lanpostuak defendatzeko itxi direla enpresan.

Langilek enpresa ez ixteko ahalegina egiten jarraituko dute datozen egunetan. Langileak gau eta egun txandakatuko dira enpresaren egoitzan, sarraila aldaketa saihesteko. Kaleratzearen kontrako pintaketak eta pankartak ere egin dituzte.

ELAren arabera, enpresariek «2012an egin zuten Troquenorreko kiebra eta likidazioa, eta pabiloia bereganatu zuten irregulartasunez betetako lehiaketa batean».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.