Lan gatazkak

TRW eta ACBko langileen protestak, larunbatean

TRWkoek Iruñean egingo dute protesta, eta ACBkoek Sestaon. Iruñeko lantegitik 250 langile bota nahi dituzte eta Arcelorrek ACB itxi egingo du epe jakinik gabe.

jarraia118961.jpg
2016ko urtarrilaren 26a
12:03
Entzun

Eguerdiko 12:30ean aterako da manifestazioa Sestaoko kaskoko plazatik, Lanpostuen defentsan lelopean. Arcelorrek ACB lantegia itxi egingo du epe muga jakinik gabe, eta 335 langile aldi baterako enplegu erregulazioan geldituko dira. Langileek deitutako manifestazioan herritarrek eta ordezkari politikoek parte hartzea espero du langile batzordeak. Gainera, astelehenean batzarra egingo dute langileek, aurrerantzean zein jarrera hartu erabakitzeko. Arcelor Mittalek, jakinarazi du "aldi baterako baina epe jakinik gabe" itxiko duela lantegia, ezin delako lehiatu %30 merkeago saltzen den produktu txinatarrarekin.

TRWko langileek ere manifestazioa egingo dute larunbatean, Iruñean. Joan zen asteazkenean jakinarazi zien zuzendaritzak hango langileei 250 langile kalera botako dituztela, eta gainerakoei ez diela lanpostua bermatzen 2018ra arte baizik. Berria jakin zuten egunetik protestan ari dira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.