“Dagoeneko martxan daudela dioten arren, gelditu daitezke”. Irati Sienra Euskal Herriko Eskubide Sozialen Gutuneko kideak TTIP eta CETA itun transnazionalen aurka hitz egin du gaur goizean, “demokrazia eta giza eskubideen gainetik multinazional eta finantza boterearen alde” egiten delako. Gelditu daitezkeen ekimenak direla esan du, eta, horretarako, larunbat honetan Europa mailarako egin den deialdiari babesa eskainiko diote gutunaren barnean dauden sindikatu eta eragile sozialek. Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan izango dira mobilizazioak: Bilbon, 13:00ean kalejira egingo da Zazpikaleetan, eta 17:30ean manifestazioa, Moyua plazatik; Donostian, manifestazioa 17:00etan abiatuko da, Bulebarretik; Gasteizen, kalejira egingo da 12:00etan, Andre zuriaren plazatik abiatuta; eta, Iruñean, manifestazioa 13:00ean, autobus geltoki zaharretik.
Ekonomia
TTIP eta CETA akordioen aurka egiteko mobilizaziorako deia egin dute
Europa mailako deialdiari jarraikiz, Hego Euskal Herriko lau hiriburetan itun horien aurkako mobilizazioetara deitu du Euskal Herriko Eskubide Sozialen Gutunak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu