Txekian lantegia eraikitzeko, 10 milioi euroko inbertsioa egingo du Maierrek

Erredakzioa
BILBO
2005eko azaroaren 16a
00:00
Entzun
«Kokaleku estrategikoan», Txekiako Prostejov herrian, lantegia eraikiko du Gernikako Maierrek. Datorren urteko ekainean ekoizpenari ekitea espero dute, eta lau urteren buruan 200 langile eta 15 milioi euroko fakturazioa izango dituztela iragarri dute. 6.500 metro koadroko pabiloian injekzio bidezko eta margolaritzako teknologiekin jardungo dira.

«Nazioarteko estrategiari» jarraiki, Europako Ekialdean indartu nahi du Maierrek. Talde garrantzitsuak berton daudela nabarmendu, eta jada PSAren 207 auto berrirako eta Renaulten Twingorako «eskaera handiak» jaso dituztela jakinarazi dute.Aurtengo ekitaldirako, 200 milioi euroko fakturazioa iragarri dute, eta kopuru horren %6 nazioarteko salmentetatik etortzea espero dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.