Gasolindegiak kontuan hartu gabe, %0,7ko igoera izango du txikizkako merkataritzak; haiek kontuan hartuta, %0,4koa. Eustatek jakitera eman duenez, bilakaera ezberdina izan da herrialde batetik bestera: Araban eta Gipuzkoan %1,3 egin dute gora salmentek 2014an, eta Bizkaian %0,4 gutxitu dira.
Hobekuntza hori ez da islatu enpleguan, kontrakoa, %1,2 murriztu da.
Urteko batez bestekoaren gainetik ibili dira salmentak azken hiruhilekoan, %1,3 gehitu baitira aurreko urtearekin alderatuta.
Eurostatek ere eman ditu sektorearen egoerari buruzko datuak: Txikizkako merkataritzaren salmentak %1,3 gehitu dira eurogunean eta %1,9 Europako Batasunean.