Txina edo matxinada?

Joseba Barandiaran Andueza.
2010eko irailaren 15a
00:00
Entzun
Azken orduko igoerak AEBetako datu makroekonomikoei egotzi arren, Bizkaian egoitza eta Araban jatorria duen Gamesa (+%9,6) izan zen atzoko saioko protagonista nagusia. Zergatia ez dago hain garbi. Batetik, Txinan bi kontratu handi lortu izana ospatu zuela pentsa liteke. Bere akziodun nagusi den Iberdrolak (-%0,09) esleitu dizkionaz landa, inoiz lortu dituen handienak dira: 2013 bitartean 1.315 MWeko potentzia finkatuko du Txinan, 90 milioiren inbertsioarekin. Datorren urterako %30ekoa izan liteke merkatu horretan egindako salmenten zenbatekoa. Ia Espainian besteko potentzia izango du bertan. Baina, bestetik, akziodunen -edo oraindik ez direnen- matxinada izan liteke: erosteko eskaintza publikoa (EEP) jasoko ote duen galdetu zioten Calvet presidenteari. Eta horrek ez zuen ukatu. Indizeak 41 puntu irabazi zituen -25 bi erraldoien eraginez-, baina 3,5 puntu gehitu zizkion Gamesaren kurrinkadak. 1.690 milioiren salerosketa (64 Gamesarenak).



Banco Santander. Espainian ezin dena kanpoan bilatu beharko. Aspaldi ekin zion bide horri, eta, egun ere, handituz jarraitzen du Botin buru duen Santanderrek (+%0,6). UBS bankuak Espainiaren %1eko hazkundea 2012a baino lehen espero ez duenez, Polonian ere hedatzeari ekin dio -%3ko hazkundea espero du aurten-. Euroguneko banku handiena Poloniako Zachodni bankuaren %70 erosiko du 3.000 milioian, Irlandako Allied Irish Bankek diru premia duela aprobetxatuz. Politagorik egon liteke, baina lodiagorik, nekez. Porrot egiteko, handiegi.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.