Txinako autogile baten lehen fabrika Europan
SOFIA. Gaur inauguratuko dute Bahovitsa herrian (Bulgaria) Great Wall Motorsen auto fabrika. Txinako autogile batek Europan jartzen duen lehen lantegia da. Hasieran, 120 langile izango ditu, eta 4.000 auto egingo ditu urtean; baina helburua da 2014rako 2.000 langile izatea eta 50.000 auto ekoiztea. Bazkide bulgariarra du Great Wallek: Litex. 2006an sartu zen Great Wall Europako merkatuan, Italian alegia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu