Txinako ekonomia %9,7 hazi da, baina inflazioa kontroletik at du

2011ko apirilaren 16a
00:00
Entzun
Txinak ez du Greziaren eta Irlandaren arazorik. Ezta Alemaniaren eta Ameriketako Estatu Batuenik ere. Txinako ekonomia iaz baino %9,7 gehiago hazi da aurtengo lehen hiruhilekoan. Herrialdearen barne produktu gordina (BPG) %2,1 handitu da hiruhileko batetik bestera. Munduko bigarren ekonomia da.

Baina inflazioa %5,4koa izan da martxoan Txinan, hiru urteko inflazio altuena. Gobernuak, ordea, %4tik behera nahi du urte amaierarako. Neurriak hartzen ari da: urritik lau aldiz igo ditu interes tasak eta sei aldiz bankuek gordailuak babesteko izan behar dituzten erreserbak, %20raino, utz dezaketen dirua mugatzeko.

Eta prezioak gehiegi garestitzen badira, herritar pobreenentzat egoera eutsiezinagoa izango da, eta kalera joko dute, egoera salatzera. Txina aberatsa da, baina 150 milioi pobre inguru ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.