Txirrindulari taldearentzat irtenbide «iraunkorra» lortu nahi du Euskaltelek

2011ko abenduaren 17a
00:00
Entzun
Azken boladan Euskaltelek Euskadi Fundazioari ematen dion babesa zalantzan egon da, eta Alberto Garcia Erauzkinek zurrumurruak uxatu nahi izan zituen. Haren hitzetan, «etorkizunerako proiektu iraunkor bat bilatu behar da, eta horretan ari gara lanean». Hamabost urtean telefonia konpainiak 40 milioi euro baino gehiago inbertitu ditu txirrindulari taldean, eta, horregatik, «kontratu horren jarraipenean Euskaltelek du interes handiena». Garcia Erauzkinek gogorarazi zuen Euskaltelek kontratua amaitu aurreko udan berresten duela babesa, eta datorren udan ere hala egingo dutela. Izan ere, orain arte Euskaltel Euskadi arrakastatsua izan dela nabarmendu zuen, «ez enpresarentzat bakarrik, baita Euskadi eta zaleentzat ere». Azkenik, aitortu zuen txirrindulari taldeak Euskaltelek emandako diruari etekin handia atera diola.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.