Txosten politiko sindikalaren gakoak

2012ko apirilaren 26a
00:00
Entzun
1Bidegurutze estrategikoa. Euskal sindikalismoak bi aukera ditu: soilik erreformei, murrizketei eta erasoei erantzuten jarraitzea edo beste eredu sozioekonomiko bat eraikitzeko prozesua abiatzea. LABek uste du langileek mobilizazioetatik haratago joatea eskatu dietela euskal sindikatuei, eta Euskal Herrian badaudela baldintzak alternatiba eraikitzen hasteko. «Erantzukizun nazionalaz jokatzeko unea da, interes partikularrak alboratu eta Euskal Herriko langileen interesei lehentasuna emateko», dio LABek. Erabaki estrategikoak hartzeko unea dela uste du sindikatuak.

2Prozesu bakarra. Krisi politikoak eta ekonomikoak jatorri ezberdina badute ere, prozesu bakarrean konponduko dira. Sindikatuen parte hartzea funtsezkoa dela uste du.

3Borroka, mobilizazioak eta akordioak. Aldaketa politikoak eta sozialak lortzeko borroka —estrategia berrituta— eta mobilizazioak ezinbestekoak direla berretsi du; baina, borrokaren bidez, akordioak lortu nahi ditu, bai interesak partekatzen dituenekin, bai gatazka bideratzeko, konpontzeko eta gainditzeko proiektu guztiz ezberdinak dituztenekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.