U2, Apple, Google eta Sonyren berrikuntza aztertuko dute Bilbon

BGC+i berrikuntzari buruzko batzarra egingo dute azaroaren 11n Bilboko Euskalduna jauregian

Erredakzioa
Bilbo
2009ko azaroaren 6a
00:00
Entzun
Apple, U2, Sony, Google, L'Oreal, Greenpeace, Fagor, Ibermatica... Talde, marka eta enpresa ezagunak dira. Berritzaileak. Horiek guztiek berrikuntzan duten eskarmentua aztertuko dute Bilbon, BGC+i batzarrean. Business Global Conference+i. Azaroaren 11n egingo dute, Euskalduna jauregian. Aurtengoa zortzigarrena izango da.

Batzarra Tom Kelleyk hasiko du. Kelley IDEO enpresako zuzendari nagusia da eta The ten faces of innovation (Berrikuntzaren hamar aurpegiak) liburua idatzi zuen. Munduko berritzaile handienetakoa da, Business week eta Fast Company sailkapenen arabera.

Adituek bi jokaera berritzaileren berri emango dute: coolhunting-a (joera berrien ehiza) eta crowdsourcing-a (kontsumitzaileen parte-hartzea).

Batzarraren amaierako mahai-inguruan gizarte eta enpresa berrikuntzari buruz hausnartuko dute.

Jaurlaritza, SPRI, AETIC eta GAIA klusterra dira antolatzaileak.

@Informazio gehiago nahi izanez gero:

www.igbconference.com
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.