UAGAk bertako ekoizleen alde egiteko eskatu du
GASTEIZ. Arabako Nekazarien Elkarteak (UAGA) gertuko salmenta bideak bultzatzeko eskatu dio administrazioari; herritarrei, berriz, bertako produktuak erosteko. Hala, ekoizleen eta ingurumenaren etorkizuna bermatuko dela uste du. Sindikatuak 35. batzar nagusia egin zuen atzo, Miñaoko parke teknologikoan. «Gure lanetik bizi nahi dugu, ez esketik», esan zuen Jose Antonio Gorbea presidenteak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu