Garraioa

Uber eta BlaBlaCar-en gisako zerbitzuak baimentzearen alde dago Brusela

Esan du kontsumitzaileei aukera gehiago eta prezioa lehiakorragoak eskaintzen dizkietela.

Miren Garate.
2014ko maiatzaren 29a
08:26
Entzun

Taxi gidarien artean eragindako haserrearen ondorioz, hainbat hiritan galarazi edo mugatu egin dute Uber eta BlaBlaCar aplikazioen erabilera. Europako Batzordea, ordea, debeku horien aurka dago. "Inork ez du esan Uberreko gidariek ez dutenik zergarik ordaindu behar, araudiak errespetatu behar ez dituztenik, edo erabiltzaileak babestu behar ez dituztenik. Baina Uber debekatzeeak gauzak ondo egiteko aukera kentzen du", adierazi du Ryan Heath Agenda Digitaleko bozeramaileak.

Android nahiz iOS sistema eragileetarako prestatutako aplikazio bat da Uber. 90 hiritan baino gehiagotan dago jada. Hiri barruan ibilgailu bat eskatzeko aukera ematen du, deirik egin gabe, sakelakoan botoi bati sakatze hutsarekin. Horretarako nahi duen orori eskaintzen dio gidari lanak egiteko aukera, berdin du garraio arloko profesionala ez izanda ere.

Heathen esanetan, halako zerbitzu berritzaileek kontsumitzaileek aukera ematen die prezioa lehiakorragoak eskuratzeko, aukera ere zabalagoa baita. Aldiz, taxi gidariek  bestela ikusten dute egoera. "Auto pribatuak dira, gidari pribatuak, baina dirua irabazten dute eta ez dute zergarik ordaintzen", adierazi du Belgikako taxi gidarien elkarteko idazkari nagusiak. Hain zuzen, Brusela izan da aplikazioa debekatu duen hirietako bat.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.