Uhalrod enpresak lantegi bat zabalduko du datorren urtean Uharte Arakilen (Nafarroa). 6,8 milioi euro inbertituko ditu eta 30 lanpostu sortu. Nafarroako Gobernuak, gehienez, 1,36 milioi euro utziko dizkio, inbertsioaren %20. 2013ko ekainean hasiko da lanean, Uharte Arakilgo Sargaitz industrialdean.
Albiste ona da Sakanarentzat, krisiak hainbat enpresa ixtea eta langabezia asko igotzea eragin baitu. Uhalrodek aluminiozko alanbrea egiten du.
Nafarroako Gobernuak eta enpresak hitzarmen bat sinatu zuten atzo. Gobernuak enpresa abian jartzeko urratsak erraztuko dizkio Uhalrodi.
Laguntzak Gipuzkoan
Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi du laguntzak emango dizkiela zortzi enpresari, nazioartera zabaltzeko. Erakundearen esanetan, guztira 450.000 euroko laguntza emango die eta programak eragindako inbertsioa 7,5 milioi eurokoa izango da. Enpresak Brasilen, Perun, Txinan, Errusian eta Ameriketako Estatu Batuetan daude. Lantegiaketa ordezkaritza komertzialak dira.
Uhalrodek 30 lanpostu sortuko ditu Uharte Arakilgo lantegi berrian
Nafarroako Gobernuaren laguntza jasoko du, eta 2013ko ekainean hasiko da lanean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu