Izan ere, Villepin lehen ministroaren irizpidearen aurka, Sarkozy behin baino gehiagotan agertu da CPE leuntzearen alde. Presidentziarako hurrengo hauteskundeetan lehiatzeko asmoa du egungo Barne ministroak, eta Chiracek hartutako jarrerak mesede egin dio. Izan ere, legea aldarrikatu arren puntu eztabaidatsuenak leunduko zituztela agindu zuen presidenteak: hau da, lehen len kontratuaren iraupena bi urtetik urtebetera jaitsiko zutela, eta inolako arrazoirik gabeko kaleratzea zertxobait mugatuko zutela.
Hala ere, Chiracek bi aldaketa horiek agindu arren, eta UMPko diputatuak haiek betetzeko prest agertu arren, legearen aurka jarraitzen dute ikasle mugimenduek, sindikatuek eta ezkerreko oposizioak. Zentroko UDFk ere legea indargabetzearen alde egingo duela iragarri du, larunbatean PSk egin zuen bezala.
Ikasle eta sindikatuek eutsi egiten diote biharko greba eta mobilizazio egun deialdiari. Irakaskuntzan ez ezik, garraioan (batik bat, autobus, tren eta hegazkinetan), eta, oro har, zerbitzu publikoan izango du eragina. Hala ere, UMPko diputatuek "elkarrizketak" izateko prest agertu dira ikasleen mugimenduko buruzagiak.
Lehen lan kontratua
UMPko buruzagitzarekin batzartuko da arratsaldean Sarkozy, CPEren krisiari eman beharreko erantzuna erabakitzeko
CPE Lehen Lan Kontratuaren legea aldarrikatzearekin batera puntu eztabaidatsuenak aldatu egingo zituztela agindu zuen ostiralean Jacques Chirac Frantziako presidenteak, eta UMPko diputatuen esku —Nicolas Sarkozy Barne ministroa buru dela—geratu zen aldaketa horiek egitea. Arratsaldean UMPko buruekin batzartuko da Sarkozy CPEren krisiari aurre egiteko =i errepide mapa=i ezartzeko. Dominique de Villepin lehen ministroak, berriz, goizean egin du bilera Gobernuko kideekin gai beraren inguruan. Krisiaren inguruan Chiracek hartutako jarrerak Sarkozy indartu du Villepinekin duen lehian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu