Ekonomia

Unipapeleko zuzendaritzak bilerara deitu ditu sindikatuak biharko

Donostiako Lan Ikuskaritzan izan dira gaur langileen ordezkariak eta zuzendaritzaren abokatuak.

Ertzaintza, enpresaren atea zaintzen, atzo. ANDONI CANELLADA, ARGAZKI PRESS
2014ko otsailaren 4a
13:32
Entzun

Gaurko bileran, Madrilgo zuzendaritzak sindikatu eta langileen ordezkariekin bildu nahi duela esan diete abokatuek langileen ordezkariei, Tolosaldeko Atarian.info webguneak jakinarazi duenez, eta biharko egin dute hitzordua; 10:00etan, enpresan bertan.

Sindikatuek azaldu dutenez, atzoko jarrera "lotsagarria" da. "Beste behin, engainatuak sentitu gara. Kamioiak hutsik aterako zirela esan, eta beteta atera zituzten". Langileak greban egon arren, ekoizpena kamioietan atera zuten Unipapeletik, Ertzaintzaren laguntzarekin.

Adunatik, Logroñora

Adunako (Gipuzkoa) fabrikako produkzioaren zati bat Logroñora (Espainia) eraman nahi du enpresaren jabe berriak, Springwaterrek. Egun osoan saiatu ziren langileak kamioien bidea trabatzen, greban izanik fabrikatik ezer ateratzea legez kontrakoa dela argudiatuta.

Lan ordezkaritzak arrazoia eman zion ELAko eta LABeko ordezkariek jarritako salaketari, baina ebazpen horrek ez zuen eragotzi fabrika hustea. 83 langileek greba mugagabea hasi zuten urtarrilaren 20an. Egun batzuk lehenago jakin zuten, modu ez-ofizial batean, jabe berrien asmoa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.