EkoNOMIA

Ureche Oarsoaldeko enpresako 23 langileak kalean geratuko dira

Beharginak atzotik protesta ekimenak egiten ari dira. Enpresak Galdakaon ere badu egoitza, eta hori ere ixtekoak dira.

2008ko abenduaren 17a
13:11
Entzun
Ureche Oarsoaldea (Gipuzkoa) eskualdeko enpresako langileak protestan daude atzotik, enpresa ixtera baitoa eta bertako 23 langileak kaleratu egingo dituztelako. Errenterian tailerra du Urechek eta Oiartzunen bulegoak.

"Krisia dela-eta enpresa itxi egingo dela esan digute", adierazi dute langileek. "Erregulazio espedientea urrian aurkeztu zuten eta herenegun jakinarazi ziguten hilabeteko epean itxiko dela enpresa".

Langileak egunero joaten dira enpresara, "nahiz ez dugun lanik". Hemendik aurrera, mobilizazioekin jarraituko dute. "Enpresak FOGASAra bidali gaitu, ez digute kalteordainik eman nahi", salatu dute beharginek.

Urechek beste sei egoitza ere baditu -haietako bat Galdakaon (Bizkaia)-, eta denak dira ixtekoak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.