Iñigo Urkullu EAJko lehendakarigaiak uste du Espainiako Estatuaren egoera "biziki larria" dela eta, hain segur, "egun gutxi barru" ezingo duela ordainketarik egin. "Badirudi Europako eta nazioarteko erakundeen laguntza beharko duela". EAJko EBBko presidentearen iritziz, "izugarrizko ekaitz baten erdian noraezean doan ontzia" da Espainia.
Ondorioz, PPren gobernuak gizarteari "egia" kontatu beharko liokeela esan du Urkulluk, eta gaineratu du Espainiak ezin duela Frantziaren eta Italiaren arteko akordio baten zain egon konponbidea lortzeko. "Bi euro dituen Europa" izateko arriskua ikusten du.
Hermes aldizkariaren aurkezpenean egin ditu adierazpenok, Bilbon. "Egungo egoerak aurre-aurre jartzen dizkigun problema konplexuei irtenbide eraginkorrak ematea da gure erronka”.