1.659
Urrearen prezioak behera.
Azken egunotan errekorrak hautsi ditu urrearen prezioak ere. Alabaina, atzo zertxobait jaitsi zen eta 1.659 dolarrean amaitu zuen eguna. Balore segurutzat hartzen da urrea normalean, eta ezegonkortasun egoeretan ohikoa izaten da inbertsoreek haren aldeko apustua egitea. Azken hilabeteetan argi eta garbi ikusi da hori, sekulako gorakada izan baituharen eskaerak. Atzo, baina, metal prezioatuari ere eragin zion Europako merkatuetan nagusitu zen ezegonkortasun egoerak. Urre eskaera ez ezik, zilarrarena eta beste metal batzuen eskaera ere hazi da krisia hasi zenetik, kobrearena esate baterako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu