Langabezia
Urrian baino 1.125 langabe gehiago zeuden azaroan Hego Euskal Herrian
Hego Euskal Herriko biztanleen % 7,04 langabezian zegoen azaroan, urrian baino %1,28 gehiago. Langabe kopuru handiena Bizkaian dago %8,16; Nafarroan gero, %6,46; Araba dator ondoren, %6,39; eta Gipuzkoan dago gutxien %6,03.
Azaroan 88.879 langabe zeuden Hego Euskal Herrian, urrian baino 1.125 gehiago. Beraz, langabeziak %1,28 egin du gora.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu