Salneurriak iaz baino garestiago daude, baina ez askoz. INE estatistika erakundeak jakinarazi duenez, urrian %0,2koa izan da inflazioa Hego Euskal Herrian. Iaztik merkatu diren produktuen artean komunikabideak, aisia eta kultura nahiz etxebizitza daude. Aldiz, sendagaiak dira garestitu direnen artean aipagarrienak.
Irailetik urrira bitartean ere garestitu egin dira prezioak, %0,5 hain zuzen. Tarte horretan, arropak eta oinetakoek izan dute igoerarik handiena, %10etik gorakoa. Merkatu direnen artean elikagaiak eta edari ez-alkoholdunak nabarmentzen dira, %0,8ko jaitsierarekin.
2009tik aurreneko aldiz, Espainian negatiboa izan da inflazioa. %0,1 merkatu dira prezioak urtebetean.