Urrira bitartean %2,6 gutxiago bildu dute Araba, Bizkai eta Gipuzkoako ogasunek
Urtarriletik urrira bitartean, iaz epe berean baino %2,6 gutxiago bildu dute Araba, Bizkai eta Gipuzkoako ogasunek, hau da, 238 milioi euro gutxiago. Hurrenez hurren, errenta zerga, BEZa, sozietate zerga eta hidrokarburoen zerga dira diru gehien biltzen duten zergak. Errenta zergari eta sozietate zergari esker, iaz baino %3,3 eta %12,4 gehiago lortu da, hurrenez hurren. BEZak, aldiz, beherakada handia izan du: %12,2koa. Hidrokarburoen zergaren bidez ere joan den urtean baino %5,8 gutxiago jaso da. Diru bilketan eragin txikiagoa duten zerga gehienek ere behera egin dute. Horien artean aipatzekoa da ondareen eskualdaketaren gaineko zergaren bidez %12,6 gutxiago bildu dela. Alkoholaren eta garagardoaren gaineko zergekin 2010ean baino %2,1 eta %4,9 gehiago jaso da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu