Ekonomia

Urtarrilaren 21ean eta 22an izango da Eroskiren eta BBVAren epaiketa

Adicaek ekarpenen kontratuak baliogatzeko eta aurrezkiak itzultzeko eskatuko du.

Miren Garate.
2013ko urriaren 15a
14:44
Entzun

Bilboko merkataritza arloko lehen epaitegiak urtarrilaren 21erako eta 22rako finkatu du Eroskiren eta BBVAren aurkako epaiketa, ekarpenen harira. Demanda horretan 71 auzi-jartzaile daude, eta Adicae kontsumitzaile elkarteak ordezkatuko ditu. 

Gaur goizean egin da epaiketa aurreko entzunaldia. Orain hilabete batzuk zen egitekoa, baina epaileak atzeratzea erabaki zuen, ekarpenen erosleek nahiz finantza erakundeek irtenbide bat negoziatu zezaten. "Denbora pasatu da, baina guk orduko jarrera mantentzen dugu, ñabardura batzuekin. Kontratuak baliogabetzeko eskatzen dugu eta aurrezkiak itzultzeko", adierazi du Adicae kontsumitzaileen elkarteak.

BBVAk nahi zuen 71 auzi jartzaileek hartzea parte epaiketan, baina epaileak ukatu egin dio eskaera. Adierazi du aski dela bostek lekukotasuna emanda. Epaiketan parte hartuko dute BBVA eta Eroskiko ordezkari legalek, zuzendariek eta kudeatzaileek ere.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.