Urtarriletik aitzina Gizarte Segurantzak oso-osorik ordainduko ditu abortuak
François Hollandek kanpainan agindu zuena bete du, eta urtarrilaren 1etik aitzina Frantziako Gizarte Segurantzak bere gain hartuko du haurdunaldia amaitzeko prozedura guztien kostua. Gaur egun, estatuak ordaintzen du ebakuntza bidez egindako abortuen kostuaren %80; pilula bidez egiten bada, berriz, %70. Haurdunaldiak sendagaien bidez eteteak, batez beste, 190 euroren kostua dauka, eta 450 eurorena, berriz, kirurgikoa bada. Neurriak 15 milioi euroren kostua izango du Gizarte Segurantzarentzat: duela hiru urte egindako azterketa baten arabera, 70 milioiren kostua dute urtean Ipar Euskal Herrian eta Frantzian egiten diren 220.000 abortuek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu