Arrantza

Urte amaiera arte Bizkaiko Golkoan antxoa harrapatzea debekatuko du Bruselak

Gutxienez, 2006.urtea amaitu arte antxoa harrapatzea debekatuko du Bruselak, laster. Europako Batzordeak jakinarazi duenez, zientzialarien ikerketek frogatu egin dute antxoaren egoera benetan larria dela. Hain zuzen ere, antxoaren biomasa 28.000 tonatik beherako dela baieztatu dute. Beraz, laster debekatuko dute Bizkaiko Golkoan antxoa arrantzatzea.

2006ko uztailaren 3a
19:07
Entzun
Behin betiko ikerketen arabera, zehazki 18.640 tonakoa da biomasa, antxoaren iraupena ziurtatzeko "biologikoki ziurtatzet" jotzen den mailatik asko urruntzen dena. Hori dela-eta, berehala antxoaren arrantza etetea erabaki du Bruselak.

Orain Europako Batzordeak araudi bat prestatuko du urte amaiera arte antxoa harrapatzea debekatzeko. Araudia bi astetan onartuko dutela adierazi du Bruselak ohar baten bidez.

Bigarren aldiz debekatuko du Europako Batzordeak Bizkaiko Golkoan antxoa harrapatzea. 2005eko uztailean eten zuen lehen aldiz eta 2006ko martxoa arte iraun zuen debekuak.

Bizkaiko eta Gipuzkoako arrantzaleek, antxoaren egoera larria kontutan hartuta, behin eta berriz eskatu diote Europako Batzordeari antxoaren harrantza bertan behera uzteko.

Jaime Tejedor Gipuzkoako Kofradien Federazioko presidente haserre agertu da gaur. Hain zuzen, antxoaren arrantza debekatzen ez den bitartean duela bi hilabeteko egoera berean jarraitzen dutela azaldu du. Frantziako arrantzaleek harrapatu eta harraoatu jarraitzen dutela azaldu du. Beraz, antxoaren arrantza enetan debekatzen duten arte ez duela itxierari buruzko balorazioarik egingo adierazi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.