Nasdaq balio teknologikoen merkatuan sartu zela urtebetetzea ospatzeko, konpainiakburtsara beste 4.000 milioi dolar inguruko balioa duten 14,159265 milioi akzio aterako dituela iragarri du.Bai, Pi zenbakiarekin (3,14159265) jokoa egin nahi izan dutela dirudi. Ekonomistek baino matematikari eta ingeniariek zuzentzen dute gehiagoGoogle. Konpainiaren izena bera ere googol1 bat atzetik ehun zero dituenatermino matematikotik dator.2000. urteko dot.com-en gainbeheraren ondoren burtsaratzen ausartu zen interneteko lehen konpainiaren emaitzak, zalantzarik gabe, ikusgarriak dira. Baina, zenbait analista hasi dira enpresaren heldutasuna iristear dagoenentz espekulatzen. Interneteko balio guztiek, adituen arabera, euren errendimenduan heldutasun batera iristen dira lehenago edo beranduago. Eta Googlek, esaterako, iaz baino mozkinen hazkunde txikiagoa (%15 gutxiago) espero du hiruhileko honetan.
Zergatik berriz burtsara?
Googlen akzioek gehiegi, balio dutela dionik ere bada. Horregatik, bere akzioek oraindik ere 300 dolarretik gorantz jo dezaketela adieraztera behartuta dago konpainia. Bestela, ez da ongi ulertzen burtsara akzio gehiago ateratzea bere kontutetan 3.000 milioi dituenean diru likidoan. Google erosketa handiren bat prestatzen ari dela uste dute analistek. Txinan erosten saiatutako da ziurrenik, bere aurkari Yahooren atzetik.
Interneteko bilatzaile erabiliena da Google. Baina azken hilabeetan beste hainbat produktu ere eskaintzen ditu, publizitatea saltzea ahalbidetzen diotenak guztiak. Horien artean daude bideo software berri bat edota Froogle erosketetarako bilatzaile berezia edota norberaren ordenagailurako bilatzailea. Deigarria izan da baita munduko hainbat hiri birtualki airetik ikustea ahalbidetzen duen Google Earth softwarea ere. Dena den, guztia ez zaio ondo ondo ere ateratzen Googleri. Bere azken proiektua, Google print geldirik dago. Proiektu horrekin, munduko liburutegi birtual handiena sortzeko asmoa zuen Googlek, 15 milioi liburutik gora eskaneatuz. Horretarako hitzarmena eginda zeukan hainbat unibertsitateetako liburutegiekin. Baina, liburu guzti horien egileen baimena lortu arte proiektua gelditzera. Bitartean, 1995an elkar ezagutu eta 1998an Google sortu zuten Sergey Brin eta Larry Pagek 7.000 milioi dolarretik gorako ondarea dute bakoitzak.
-
ETORKIZUNA
Yahooren jazarpenean Txinaraino?
Burtsara diru bila jotzearen atzean Txinako bilatzaileren bat erosteko asmoa ezkutatuko luke Googlek, analisten ustez. Yahook Alibaba.com Txinako erosketa webgunearen %40 erosi berri du 1.000 milioi dolarrean. Eta Google, Merril Lynchen arabera, Baidu.com txinatar bilatzailearen bila joan daiteke. Baidu.com-eko akzioek hilabete eskas daramate kotizatzen Nasdaq merkatuan, eta jada lehenengo egunean baino %350 gehiago balio dute.
Izan ere, Internetaren munduaren ere garrantzia ikusgarria ari hartzen Txina. AEBetakoaren atzetik, Pekin Gobernuak jarritako mugen gainetik, munduko bigarren Interneteko merkatua bilakatu da Txinakoa. Eta gehiago haziko da.