TABAKOAREN PREZIOA

Urte berria, prezio eta sari berriak

2004ko urtarrilaren 6a
00:00
Entzun

GASOLIOA



Gasolioaren gaineko zerga 2,5 zentimoan igo da. Biribiltze aldera, gasolindegietan 0,03 euro garestiago izango da gasolio litroa. Neurri horren bidez Estatuak lortu nahi dituen 800 milioi euro RFF burdinbide sarearen zorra kitatzeko erabiliko dira.

OSPITALEAK





Erietxe publikoetako egonaldia garestitu egingo da: 2003an 10,67 euro ziren gau bakoitzeko eta 13 izango dira aurten. Ospitale psikiatrikoetako egonaldiak, berriz, 10,67 eurotik bederatzira merkatuko dira. Gizarte Segurantzak diru horren zati bat itzultzen du.

ASEGURUAK





Istripuak nabarmen murriztu diren arren, autoen aseguruen prezioek ez dute bide berdina segituko. Berdintsu jarraituko dute edo pixka bat emendatuko dira.

LANGABEZI SARIAK





Langabezi saria galdu dutenei ematen zaien ASS Elkartasun laguntza %1,5 handituko da, eta hilero 413,90 euro izango dira. Hala ere, laguntza hori jasotzeko epeak murriztu egin dira: bi urte hemendik aitzina jasoko dutenentzat eta hiru urte jada eskuratzen dutenentzat.

FUNTZIONARIOAK





Langile publikoen soldata %0,5 emendatu da urtarrilaren 1az geroztik. Funtzionarioen gutxieneko soldata gordina hileko 1.147 euro izango dira.

GIZARTE LAGUNTZAK





RMI edo Gizarteratzeko Gutxieneko Errenta %1,5goitituko da. Bakarrik bizi den pertsona batek 417,88 euro jasoko ditu. Gutxieneko pentsioa 587,74 eurokoa izango da (+%1,7).

FAMILIA LAGUNTZAK





Urte berriaz geroztik jaiotako haurren gurasoek PAJE jasoko dute, aurretik zeuden bostak ordezkatuko dituen laguntza. Hilero 4.120 soldatatik beherako mozkinak dituzten familiek gutxienez 161,66 euro eskuratuko dituzte hiru urtez. Gainera, seme-alaba bakoitzeko 808,31 euroko laguntza emango duGobernuak. Haurra zaintzeko lana uzten duen gurasoak 339,94 euro jasoko ditu, lehen seme-alabatik aitzina.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.