Usurbilgo Ingemarren greba mugagabea hasiko dute, etzi

Uztailetik indarrean dago dosier bat, eta enpresak beste bat aurkeztu du, 60 langile kaleratzeko

Erredakzioa
Donostia
2011ko martxoaren 9a
00:00
Entzun
Atzo, gaur eta bihar itxialdia enpresaren aurrean. Etzi greba. Eta astelehenetik greba mugagabea. Usurbilgo (Gipuzkoa) Ingemar enpresako langileek mobilizazioei ekin diete, berriro, enpresak aurkeztu duen enplegua erregulatzeko dosierraren kontra. 167 langiletik 60 kaleratu nahi ditu. Ingemarren harria eraldatzen eta saltzen dute.

Gaur egun enplegua erregulatzeko urtebeteko dosier bat dago indarrean Ingemarren. 128 langileri eragiten die, iazko uztailaren 31tik aurtengora, baina langile bakoitza gehienez bederatzi hilabetez egon daiteke dosierraren eraginpean. Baina enpresa batzordeak salatu du dosierra indarrean jarri zenetik beti langile berak egon direla dosierraren eraginpean eta beti langile berak lanean. Alegia, erdiek jada langabezia sariko zazpi hilabete gastatu dituzte; gainerako erdiek bat ere ez.

Paradoxikoa bada ere, Usurbilgo lantegia kaltetzea, «boikota egitea», leporatu diote langileek enpresako arduradunei. Iazko dosierra indarrean jarri zenetik lana Usurbildik Galiziako lantegira (Ingemarga) eramatea. Galiziako lantegian 32 langile kontratatu dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.