Uvescok logistika gune bat eraikiko du Kantabrian
BILBO. Uvesco banaketa taldeak 20 milioi euro inbertituko ditu logistikako gune bat eraikitzen Kantabriako (Espainia) Castro Urdiales herrian, Bizkaitik oso gertu, beraz. Urtebete pasatxo iraungo dute eraikitze lanek, 2013an martxan jartzea espero baitu. 90 langile arituko dira gune berrian, gehienak orain taldearen beste gune batzuetan ari direnak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu