Europako agintariek iazko uztailaren 21ean egin zuten Greziaren bigarren erreskatea hitzartzeko goi bilera. Goi bilera hura ere, atzokoaren moduan, hil ala bizikoa zen. Zazpi hilabete beranduago, oraindik bigarren erreskatea lotu gabe dago. Hona hemen iazko uztailean hitzartutako baldintzak:
•Kopurua. 109.000 milioi euro. Gaur egun, ordea, 130.000 milioi euro aipatzen dituzte. Lehen erreskatea, 2010eko maiatzekoa, 110.000 milioi eurokoa izan zen.
•Ordaintzeko epea. Gutxienez hamabost urte eta gehienez 30. Aukera izango luke hamar urtean zorra ez ordaintzeko.
•Interesa. %3,5 ingurukoa.
•Dirulaguntzak. Europako Batasuneko egiturazko funtsak jasotzeko erraztasunak, herrialdearen hazkundea eta lehiakortasuna bultzatzeko.
•Hartzekodun pribatuen parte-hartzea. Alemaniaren eskaera izan zen. Hartzekodun pribatuek, bankuek, konpromisoa hartu zuten zorraren zati bat barkatzeko. Orduan 50.000 milioi euroko kopurua aipatu zen. Urriko goi bileran 100.000 milioi. Gaur egun kopuru hori aipatzen dute. Akordioan argi utzi zuten Grezia salbuespena izango dela, eta hartzekodun pribatuek ez dutela erreskate gehiagotan parte hartuko.
Uztailaren 21eko erreskatearen oinarriak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu