Ekonomia

Uztailean 261.168 turista heldu ziren EAEra, iaz baino %0,4 gehiago

Hiru lurraldeetatik, Gipuzkoak izan zuen bisitari gehien. Arabak, berriz, gainbehera izan zuen, eta iazko uztailean baino %3,7 bisitari gutxiago jaso zituen.

2014ko abuztuaren 20a
13:31
Entzun

Eustatek eman berri dituen datuen arabera, igo egin da uztailean EAEra etorri diren bisitari kopurua. Hazkundea ez da, ordea, ekainean bezainbestekoa izan. Uztailean %0,4 areagotu da turista kopurua, iazko datuekin alderatuta. Gipuzkoak izan du gorakada nabarmenena: %1,1. Bizkaian, berriz, %1 handitu da bisitari kopurua.

HIru lurraldeetatik, Araba izan da gainbehera izan duen bakarra. Han %3,7 gutxitu dira turistak.

Bisitek, hala ere, ez dute handitu ostalaritzan aritzen diren langileen kopurua. Horiek %2,1 gutxitu dira, iazko uztailarekin alderatuta.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.