Langabezia

Uztailean langabeziak %1,08 egin du gora Hego Euskal Herrian

Guztira 96.863 langabe izan dira uztailean Hego Euskal Herrian, hain zuzen ere, ekainean baino 1.043 langabe gehiago. Horrenbestez, langabeziak %1,08 egin du gora ekainetik uztailera bitartean. Langabezia tasa %7,14koa izan zen joan den hilean.

2006ko abuztuaren 2a
17:58
Entzun
Lurraldez lurraldeko datuei begiratuz gero Bizkaian bakarrik egin du behera langabe kopuruak. Ekainean baino 338 langabe gutxiago izan dira bertan, guztira 42.958 lagun egon dira lanik gabe uztailean. Araban, Gipuzkoan eta Nafarroan berriz, gora egin du langabeziak. Gorakada Nafarroan izan da nabarmenena, ekainean baino 771 langabe gehiagorekin.

HEGO EUSKAL HERRIA

Guztira 96.863 langabe. Ekainean baino 1.043 (%1,08) gehiago. Langabezia tasa %7,14

Bizkaia

42.958 langabe uztailean, ekainean baino 338 (-%0,78) gutxiago. Tasa %7,71

Araba

10.502 langabe uztailean, ekainean baino 97 (%0,93) gehiago. Tasa %6,62

Gipuzkoa

22.851 langabe uztailean, ekainean baino 513 (+%2,3) gehiago. Tasa %6,67

Nafarroa

20.552 langabe uztailean, ekainean 771 (%3,9) gehiago. Tasa %6,92.

Espainia

1.954.984 langabe uztailean, ekainean baino 4770 (%0,24) gutxiago. Tasa %9,08
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.