Vaca Muertako hobia ustiatzeko negoziazioak
BUENOS AIRES. YPF konpainia argentinarrak eta Chevron estatubatuarrak Vaca Muertako petrolio hobia ustiatuko dute. YPF nazionalizatu zuen Argentinako Gobernuak, Repsoli enpresaren %51 bereganatu ostean. Akordioa heltzear dagoela jakinarazi dute bi konpainiek. «Chevronek interes handia» duela dio YPFk. Vaca Muerta 30.000 kilometro koadroko petrolio hobia da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu