Valentziako langile publikoen %40, kalera
VALENTZIA. Enpresa publikoen kopurua 46tik seira murriztu nahi du Valentziako Gobernuak. 11.000 langile aritzen dira haietan, eta neurriak 5.000ri eragingo die. Enpresetako batzuk kapital pribatuaren esku geratuko direnez, langileetako batzuek lanean jarraitu ahal izango dute. Funtzionariorik ez dutela kaleratuko adierazi du Alberto Fabra presidenteak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu