Veoliak dio langileekin akordioa lortzear dagoela
BILBO.Veoliako langileek, iragarrita zeukaten bezala, greba egin zuten atzo. Baina enpresak jakinarazi duenez, ostegunean egindako bileran negoziaketek aurrera egin zuten, eta oso litekeena da astelehenean akordioa lortzea. Langileek greba egiteko arrazoirik ez zutela eta protesta gehiegizkoa izan dela salatu du Veoliak, halere egoera konpontzeko ahal duena egiteko prest dagoela dio.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu