Vianako Muebles Salcedori 133 lagun botatzeko baimena ukatu dio epaileak

Erredakzioa
Iruñea
2011ko uztailaren 29a
00:00
Entzun
Vianako (Nafarroa) Muebles Salcedo enpresak lana erregulatzeko egindako eskaera atzera bota du Iruñeko merkataritza epaitegi batek. Altzari enpresaren asmoa 133 langileak kaleratu eta negozioa ixtea zen, baina, epailearen irudiko, enpresak ez du eman kaleratzeak eta itxiera justifikatzeko moduko arrazoirik.

Muebles Salcedok borondatezko konkurtso legera jo zuen iazko abenduaren 22an. Apirilaren 12an, berriz, negozioa bideragarria ez zela argudiatuta,erregulazio espedientea aurkeztu zuen, Nafarroako Gobernuaren babesarekin. Epaileak, ordea, eskaera atzera botatzea erabaki du, enpresak ez duelako aurkeztu egoera horren txarra dela frogatzeko dokumentaziorik.

Langileek ustekabean hartu dute berria, lanpostuak galduko zituztela uste zutelako. Atzo, egoera aztertzeko, batzarrak egin zituzten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.