Vodafonek 500 langile kalera botako ditu

2009ko otsailaren 25a
00:00
Entzun
LONDRES. Krisiaren ondorioz sakelakoen salmenta jaitsi dela argudiatuta, Vodafonek iragarri du 500 langile botako dituela Erresuma Batuan. Gaur egun 10.000 langile ditu Vodafonek, eta Europako telefonia mugikorreko konpainia handiena da. Kaleratzeekin 1.000 milioi euro aurreztu nahi ditu 2011ko martxoa bitarte. 2008an diru sarrerak handitu zituen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.