Autogintza

Volkswagenek, lehen urtean, erritmo faltarik ez

Landabenen 2013an baino %5,5 Polo gehiago ekoiztu dira.

Volskwagen-ek Iruñeako Landabenen duen planta. IDOIA ZABALETA / ARGAZKI PRESS
Miren Garate.
2015eko otsailaren 4a
10:47
Entzun

Guztira Polo markako 305.700 auto ekoiztu ziren iaz Volkswagenek Landabenen duen lantegian. Hiru urtetan jarraian egin du gora produkzioak, eta iazko izan zen handiena, %5,5eko gorakadarekin. Datu hori kontuan hartzekoa dela nabarmendu du konpainiak, iaz ere joan den urtean hasi ziren Polo berria ekoizten. "Ekoizpen erritmoan ez du eraginik izan".

Iruñean egindako autoen %93 esportatu egin ziren, 80 herrialdetara. Hain zuzen, Hego Euskal Herritik eta Espainiatik gehien esportatzen den autoa da. Europako hamar auto salduenen artean dago Polo marka.

4.200 lagunek egiten dute lan enpresan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.