UGT, CCOO eta CC sindikatuek Volkswagen enpresako zuzendaritzarekin lortutako hitzarmenaren aurreakordioa bozkatzen ari dira gaur hango langileak, Iruñean. Goizeko ordubatean hasi dute bozketa eta arratsaldeko zazpiretan bukatuko dute. 3.800 langile daude deituta horretara.
Aurrekoardioaren iraupena 2007ko apirilaren 1etik 2009ko abenduaren 31ra artekoa da, eta 80 milioi euroko inbertsioak egingo direla aurreikusten da. Soldatak urtero KPI eta beste puntu erdi bat igoko lirateke, eta helburuen arabera gehienez 500 euroko soldata estra jasoko lukete beharginek. 2007 eta 2008an 212 lan egun egingo lituzkete, eta 2009an 211.
Beste neurrien artean, aurrejubilazioak 60 urterekin hartuko lirateke eta langileek Volkswageni zor dizkioten 23 egunetatik sei barkatuko lirateke.
Ekonomia
Volkswagenen hitzarmenaren aurreakordioa bozkatzen ari dira langileak
UGT, CCOO eta CC sindikatuak eta Volkswagen enpresako zuzendaritza akordiora iritsi ziren. 3.800 langile daude deituta botoa ematera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu