VWen irabaziak %5,2 igo dira, AEBak eta Txina suspertu nahian

Nafarroan 19.000 auto gutxiago egingo dituzte, berriz ekoizpena murriztuta

Erredakzioa
2005eko uztailaren 30a
00:00
Entzun
Enpresarentzat «egoera zaila» den arren, Volkswagenek 403 milioi euro garbi irabazi ditu urteko lehen seihilekoan. Emaitza %5,2 hazita, aurtengo ustiapeneko marjina eta zerga aurreko irabazia 2004koak baino hobeak izatea espero dute.

Txinako eta AEBetako merkatuekin dituzte buruko min handienak. Iaz 251.000 milioi euro irabazi zituzten Txinan ekainera bitartean, baina aurten 23.000 milioiko galerak izan dituzte. Hori dela eta, berregituraketa abiatuko dute eta, gutxienez, kostuak %40 murriztuko dituzten ekimenak zehaztu dituzte jada. AEBetako merkatuan lehiakorrago bihurtzeko ere urratsak egingo ditu.46.016 milioi euroko diru sarrerak izan ditu (+%1,9), baina ekoitzitako autoen kopurua murriztu egin da. 2,63 milioi auto egin ditu, iaz baino %1,3 gutxiago.Hain justu, Nafarroako Volkswagenek iragarri du aurten uste baino auto gutxiago ekoitzi behar dituztela. Aurretik bi aldiz murriztu eta kopurua 230.000 gelditu zen arren, 19.000 gutxiago izango dira azkenik, inoizko maila apalena, lehen urtea salbuetsiz gero. Irailaren 9an lantegia itxiko dute, hasteko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.