Worldcom akziodunei eman beharreko kalte-ordaina negoziatzen ari da

2003ko uztailaren 5a
00:00
Entzun
Worldcom akziodunei eman beharreko kalte-ordainaren inguruan negoziaketak egiten ari da, iaz AEBetako iruzurrik handiena egin eta gero. Hasiera batean, SECarekin (AEBetako balio merkatuko batzordea) akziodunei 500 milioi dolar emateko akordioa lortu zuten, baina Jed Rakoff epailea ez da akordioarekin gustura geratu. Kasua hobeto aztertu ondoren akordioa ez zela hain ona iruditu zitzaion, eta lehenaz gain 250 milioi dolar gehiago eman beharko dizkio orain Worldcomek bere akziodunei, akzio moduan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.